105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera
murriztuan betetzeko. Izendapena

Erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoeran betetzeko deialdiko epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2017ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Alkatetza honek, 2017ko maiatzaren 22ko 173. Ebazpenaren bidez, erabaki du Carlos Goñi Fernández erdi mailako teknikari izendatzea, B mailakoa, plantilla organikoan 1.9 kodearekin identifikatua dagoen lanpostuan aritzeko, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Izendapenak ondorio ekonomikoak eta administratiboak sortuko ditu, 2017ko ekainaren 1etik aurrera.

Lizarran, 2017ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1706256