105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

344/2017 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen errealizazioko goi mailako graduaren Lanbide Heziketako prestakuntza zikloa irakasteko.

Ikusirik Roberto Elizalde Montoya jaunak egin duen eskaera, Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren titularra den “Centro de Enseñanza de Imagen y Sonido, Sociedad Limitada” entitatea ordezkatuz, Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen errealizazioko goi mailako graduaren Lanbide Heziketako prestakuntza zikloa irakasteko, zeinak ekarri baitu ikastetxeak duen baimena aldatu behar izatea, ikasketak zabaltzeagatik.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 17. artikuluko e) letran ezarritakoari jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31014751) baimena ematea Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen errealizazioko goi mailako graduaren Lanbide Heziketako prestakuntza zikloa irakasteko; baimenak 2017-2018 ikasturtearen hasieratik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Gaur egun oraindik prestatzen bukatu ez denez prestakuntza zikloaren curriculuma, baimen honen baldintza da ikastetxearen titularrak, ikasturtea hasi baino hilabete lehenago gutxienez ere, honako agiri hauek aurkeztea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi beharko baitu:

a) Eskatutako ziklo berriko moduluak emateko behar den irakasleen behin betiko plantilla adieraztea. Horri erantsi beharko zaizkio irakasleen tituluen fotokopia konpultsatuak eta Lanbide Heziketa emateko eskatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa dutela egiaztatzen duen agiria.

b) Ziklo horren programazio didaktikoa.

3. Hezkuntza Departamentuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

–Ikastetxearen kodea: 31014751.

–Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: CTL Formación.

–Helbidea: Buenaventura Iñíguez kalea, 18-20, behea.

–Herria: Iruña.

–Udalerria: Iruña.

–Titularra: Centro de Enseñanza de Imagen y Sonido, Sociedad Limitada.

Baimendutako ikasketak: “Bideoa, disc-jockey-a eta soinua” izeneko Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa, “Irudia eta soinua” lanbide arlokoa; eta “Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako soinua” eta “Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen errealizazioa” izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloak, “Irudia eta soinua” lanbide arlokoak.

Osaera juridikoa: 2 unitate (bata lehen ikasmailan eta bestea bigarrenean), guztira gehienez ere 32 ikaspostu dituztenak (16 ikaspostu unitateko) ziklo bakoitzerako.

4. Ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko dio departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan.

5. Ikastetxeak duen baimena baliorik gabe uzten ahal da aurreko idatz-zatian aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Obra Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, baita Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari ere.

Iruñean, 2017ko apirilaren 5ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1704588