105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Udal igerilekuen tarifak

Castejongo Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1.–Udal igerilekuak eguneko sarreraren bidez erabiltzeko prezio publikoen aldaketa onestea. Honela gelditu dira:

EGUNEKO SARRERAK

2017. URTEA

Haurrak, 4-15 urte. Udako lanegunak

3,50 euro

Haurrak, 4-15 urte. Udako jaiegunak/asteburuak

5,00 euro

Helduak, 16-65 urte. Udako lanegunak

5,00 euro

Helduak, 16-65 urte. Udako jaiegunak/asteburuak

7,00 euro

Helduak, 65 urtetik goiti. Udako lanegunak

3,50 euro

Helduak, 65 urtetik goiti. Udako jaiegunak/asteburuak

5,00 euro

Haurrak, 4-15 urte. Negua

6,70 euro

Helduak, 16-65 urte. Negua

10,10 euro

Helduak, 65 urtetik goiti. Negua

6,70 euro

Igerilekuak eta kiroldegia gainerako modalitateetan erabiltzeko prezio publikoak 2015ean eta 2016an ezarritako berberak izanen dira.

2.–Aurreko puntuaren arabera onetsitako prezio publikoak aplikatzen hasiko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jakinarazi ondorengo egunean.

3.–Erabaki hau El Romeral kirol instalazioen kudeaketa integralaren kontzesioa hartua duenari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Adierazten da erabakiaren aurka errekurtso hauetako bat jar daitekeela aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Castejongo Udalari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2017ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1706324