2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Alkatetza beste baten esku uztea
Caparrosoko Udaleko alkate udalburu Aquilino Jimenez Pascualek, 2017ko maiatzaren 16ko 103/2017 Ebazpenaren bidez eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DU:
Caparrosoko Udaleko lehen alkateorde Liliana Goldáraz Reinaldoren esku uztea Alkatetzak esleiturik dituen eginkizun guztiak, 2017ko uztailaren 16tik 26ra, biak barne, eta 2017ko uztailaren 28tik 31ra, biak barne, oporrak direla eta.
Caparroson, 2017ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1706016