105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

9D/2017 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Asociación de Personal Docente e Investigador Contratado de la Universidad Pública de Navarra” (APDIC-UPNA) izeneko erakunde sindikalaren estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000212 (lehengo gordailu zenbakia: NA/244).

Argitara ematen da aipatutako erakunde sindikalaren aldaketa gordailutu dela, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako betebeharrak.

Martxoaren 29ko erabakiaren bidez, “Asociación de Personal Docente e Investigador Contratado de la Universidad Pública de Navarra” (APDIC-UPNA) izeneko erakunde sindikalaren estatutu guztiak aldatu dira. Elkarte horrek lehen “Asociación de Personal docente contratado de la Universidad Pública de Navarra” izena zuen.

Gordailutzeko eskaera Ignacio Alfonso Garcia Lautre jaunak egin zuen, 31/2017/000075 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki ohol telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta haren kopia eskatzea telematika bidez Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Erregistroan, eta zilegi da, orobat, haren aurka egitea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2017ko apirilaren 10ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1704533