2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Artazuko Udalak, 2017ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak betearaztea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Artazun, 2017ko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1706110