105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana Irigai Auzoa karrikako 25ean. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2017ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea xehetasun azterlanaren proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko Agoizko Irigai Auzoa karrikako 25. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Irigai Auzoa karrikako 25. zenbakiko jabeen elkarteak aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1706244