2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
13/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 13/2017 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Kreditu bereziak:
Gastuen egoera:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak, 106.430,00 euro gehiago.
Aurrekontu-aplikazioa:
1-933-63201.–Ikastetxe publikoaren arrapalak egokitzea: 31.331,44 euro.
1-933-63300.–Ikastetxe publikoa, ur beroaren instalazioa berritzea: 75.098,56 euro.
Finantzabidea:
gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.
Antsoainen, 2017ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1706213