2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Akats zuzenketa, herri-lurretako erabilera lagatzeko desafektazioaren iragarkian
2017ko maiatzaren 23ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen herri-lurretako erabilera lagatzeko desafektazioaren iragarkia, aipatu herri-lurrak abeltzaintzako ustiapenarekin lotutako jarduera osagarrietan erabiltzeko.
Honako hau dioen tokian:
“Miren Sanz Recarte”.
Honako hau behar du:
“Explotación Ganadera Los Robles SL”.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Andosillan, 2017ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1706243