105. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1015E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren azterketan 9 puntu baino gutxiago lortu duten izangaiek egindako zerbitzuak aurkezteko epe bat ezartzen duena. Deialdia maiatzaren 7ko 109E/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2015eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.

Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347/2017 Foru Aginduaren 2.3.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, izangaien ordena finkatzeko honako puntuazio hauen batura eginen da: hautaprobetan lortutako puntuazioa gehi, aldi baterako kontratazioaren xedeko lanpostuari dagozkion estamentuan eta espezialitatean, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuen balorazioari dagokion puntuazioa.

Azaldutakoaren ondorioz, beharrezkoa da epe bat irekitzea, aipatutako EZLTaren oposizio-lehiaketaren deialdian egindako azterketan 9 puntu baino gutxiago lortu zuten izangaiek 2015eko maiatzaren 19 arte (deialdia argitaratu zen eguna) egindako zerbitzuak aurkez ditzaten.

Ez da beharrezkoa izanen egiaztagiria eta, beraz, ez dira aurkeztu behar Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hamar egun balioduneko epe bat ezartzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren azterketan 9 puntu baino gutxiago lortu duten izangaiek egindako zerbitzuak aurkezteko (deialdia maiatzaren 7ko 109E/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2015eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an), Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347/2017 Foru Aginduan aurreikusitakoaren arabera. (Jarraibideak eta eredua www.empleosalud.navarra.es web-orrian ikusi).

Aurkeztu beharreko zerbitzuak 2015eko maiatzaren 19ra arte edozein administrazio publikotan egindakoak dira (eskuratu nahi den lanpostuan).

Salbuetsita daude Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu. Izangaiek ez dituzte horiek aurkeztu beharko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin bat, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1705980