1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan (2016ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa). Behin-behineko izendapena.
Bukatu da deialdia Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Kontuen Ganberako lehendakariaren 2016ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez onetsia. 2017ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, eta 2017ko 70. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, Miguel Ángel Aurrecoechea Gutiérrez izendatzeko proposamena argitaratu zen. Hortaz, deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, izangaiak 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu baititu, bidezkoa da proposatutako izangaiaren behin-behineko izendapena egitea, lanpostuaz behin-behinekoz jabetu eta urtebeteko praktikaldiari hasiera emateko, deialdiaren 9. oinarrian aurreikusi bezala.
Arestian adierazitakoa kontuan hartuta, lehendakaritza honek, dagozkion ahalmenak eta bere eskumenak erabiliz,
EBATZI DU:
Lehena.–Miguel Angel Aurrecoechea Gutiérrez Nafarroako Kontuen Ganberako behin-behineko funtzionario izendatzea, auditore gisa.
Bigarrena.–Auditore gisa behin betiko izendatzeko, interesdunak urtebeteko praktikaldia gainditu beharko duela ezartzea. Izangaiak bere lanpostuaren jabetza behin-behinekoz hartzen duenean hasiko da praktikaldi hori.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta web orrian argitara dadila xedatzea, eta interesdunari eta Kontuen Ganberako idazkari nagusiari jakinaraz dakiela agintzea, izendatuak deialdiko lanpostua har dezan, behin-behineko izendapen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 19an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.
Iragarkiaren kodea: F1706119