104. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 16an emandako 19E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, “Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. Argorart-2017” izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (Identifikazioa): 332883.

Deskribapena:

“Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. Argorart-2017” izeneko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak.

Helburua:

30 urte arteko (adin hori barne) ikasle nafarrei arte ikasketetan sakontzeko aukera ematea dute xede bekek, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan.

Beka hauen onura publikoa oinarritzen da, alde batetik, bekadunek kanpoan zabal dezaketen Foru Komunitateko maila kultural eta artistikoaren irudian eta, bestetik, bekadunek lortzen dituzten ezagutzak prestakuntza proiektuak bukatu ondoren aprobetxatzeko aukeran.

Zortzi beka eskaintzen dira deialdian: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta hiru musikarako, bai eta kasuan kasuko luzapenak ere.

Hartzaileak:

Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta horri eustea bekak irauten duen bitartean.

30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Baldintza hauetako bat betetzea:

a) Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, haiexen izaerari dagokion ikasketa-titulu ofizialaren jabe izatea.

b) Arte eszenikoen eta musikaren diziplinetan, ospe handia duen erakunde batek hautatua izatea.

Luzapenak eskatzeko, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

Ezaugarriak:

Beka hauek, gehienez ere 400.000 euro, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko eta 2018ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira; zenbateko hori honela banatuta bi urteetan:

2017ko ekitaldi ekonomikoa: 200.000 euro.

2018ko ekitaldi ekonomikoa: 200.000 euro.

Aurkezteko epea:

Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1705949