104. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 7ko 188/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez honako hauen deialdia egiten da 2016ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NPBGISarendako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Foru agindu hori 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko 1.4 atalean. Akats bat dagoela ikusita, zuzendu egiten da, akats zuzenketa hau argitaratuz.

7.2. oinarrian, honela dioen tokian:

“b) Mendialdea: 51,59 euro/ha.”

Honakoa behar du:

“b) Mendialdea: 51,19 euro/ha.”

Iruñean, 2017ko maiatzaren 22an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1706185