104. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

19E/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. ARGORART-2017” izeneko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

Gobernuak 2017ko martxoaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, baimena ematen zaio Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, “Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. ARGORART-2017” izeneko diru-laguntzen deialdia onesteko:

–2017ko ekitaldi ekonomikoa: 84.931 euro, “Prestakuntza artistikorako laguntzak” izeneko A20002 A2530 4809 334102 partidaren kargura.

–2018ko ekitaldi ekonomikoa: 200.000 euro, Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorren “Prestakuntza artistikorako laguntzak” izeneko A20002 A2530 4809 334102 partidaren kargura, edo aurrekontu horretan ondorio horietarako sortzen denaren kargura, betiere hartarako kreditu nahikoa eta egokia badago.

Kultur Ekintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, “Arte ikasketetan sakontzeko bekak” emateko 2017ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi, eta lotutako gastua baimentzeko eskatuz.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. “Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. Argorart 2017” izeneko diru-laguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2530-4809-334102: prestakuntza artistikorako laguntzak

2017

84.931,00

A20002-A2530-4809-334102: prestakuntza artistikorako laguntzak

2018

200.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

ARTE IKASKETETAN SAKONTZEKO BEKEN DEIALDIA. ARGORART-2017. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Beken xedea eta helburua.

1.1. 30 urte arteko ikasle nafarrei arte ikasketetan sakontzeko aukera ematea dute xede bekek, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan.

1.2. Beka hauen onura publikoa oinarritzen da, alde batetik, bekadunek kanpoan zabal dezaketen Foru Komunitateko maila kultural eta artistikoaren irudian eta, bestetik, bekadunek lortzen dituzten ezagutzak prestakuntza proiektuak bukatu ondoren aprobetxatzeko aukeran.

1.3. Zortzi beka eskaintzen dira deialdian: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta hiru musikarako, bai eta kasuan kasuko luzapenak ere.

2.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta horri eustea bekak irauten duen bitartean.

2.2. 30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

2.3. Baldintza hauetako bat betetzea:

a) Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, haiexen izaerari dagokion ikasketa-titulu ofizialaren jabe izatea.

b) Arte eszenikoen eta musikaren diziplinetan, ospe handia duen erakunde batek hautatua izatea.

Luzapenak eskatzeko, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

3.–Aurrekontuetako egozpena.

3.1. Beka hauek, gehienez ere, 284.931 euroko zenbatekoa izanen dute, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko eta 2018ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira; zenbateko hori honela banatuko da bi urteetan:

–2017ko ekitaldi ekonomikoa: 84.931 euro.

–2018ko ekitaldi ekonomikoa: 200.000 euro.

3.2. Hasiera batean emandako zenbatekoak askatuz gero, diru gehigarria banatzen ahalko da eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu bai, baina diru-laguntzarik lortu ez duten eskatzaileen artean, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

3.3. Onuradunetakoren batek uko egiten badio laguntzari 2017ko abenduaren 1a baino lehen, puntuazioaren hurrenkeran eta arlo berean hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio; betiere, horrek eskatzen zaion gutxieneko puntuazioa gainditu badu.

3.4. Beka hauek luza daitezke, luzapen bat edo bi dituen ikasketa plan bat aldez aurretik aurkeztu duten eskatzaileen kasuan bakarrik; luzapen horiek plan akademiko berean hasitako ikasketak jarraitzeko izanen dira. Ikastetxez edo ikasketa planez aldatzea ez da luzapen gisa onartuko. Bi luzapen baino gehiago ezin izanen da inoiz eman. Luzapena ez da besterik gabe emanen, baldintza hauek bete beharko baitira: adina, kurtsoa gainditzea, luzapenen deialdia, batzordearen luzapenaren aldeko irizpena eta aurrekontu erabilgarria izatea.

3.5. Eskatzaileak beka baterako eta haren luzapenetarako bakarrik izanen du eskubidea, eta onuradunek ezin izanen dute berriz deialdi honetan parte hartu.

4.–Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

4.1. Laguntza eskabideak aurkeztuko dira oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat, bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita.

4.2. Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan aurkezten ahalko dira, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere. Eskabideak erregistro elektronikoaren bidez tramitatzeko sinadura elektronikoa beharko da.

Postetxean aurkezten diren eskabideak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, lehen orrialdearen idazpuruan bulegoaren izena, data eta tokia. Argibide horiek eskaera aurkeztu dela frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dira.

Aurkezpena Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egiten denean izan ezik, eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioa paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

4.3. Eskabide ereduak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_eu/servicios.

4.4. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da gehienez, eta oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

4.5. Izangaiak, eskola-itxieraren egutegia dela eta, ziurtagiri akademikoa (I. eranskineko 1.c) edo 1.d) puntukoa) aurkeztu ezin badu, 2017ko uztailaren 21era arteko epea izanen du, betiere inguruabar hori frogatzen badu eskaera aurkeztean.

4.6. Kasuan kasuko zentroan onartuak izateko egutegi ofizialagatik, eskabideak aurkezteko epean, eskatutako programan onartuak izan direla frogatzen duen dokumentazioa ezin aurkeztu izan duten beka eta luzapenen hartzaileei baldintzapean emanen zaie beka, aurtengo urriaren 14a baino lehen aurkeztu beharko baitute dokumentazio hori.

4.7. Diru-laguntzarako eskabideak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, posta elektronikoaren bidez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

Bekaren diru-zenbateko osoa kontzeptu hauen batuketa izanen da: matrikula gastuak, joan-etorrietakoak, ostatukoak eta aseguru-polizakoak.

a) Matrikula deritzon kontzeptuaren barrenean haren kostuaren %100 emanen da, baina gehienez 2.000 euro.

b) Onuradunak, joan-etorrien kontzeptuagatik, ohiko bizilekutik bekaren xedeko ikasketak egiteko zentrora joan eta etortzeko bidaia baten gastuaren %100 jasoko du, justifikatu ondoren. Billetea ematen duten garraiobideetan egin beharko dira joan-etorriak, hura gastuaren frogagiria izan dadin. Joan-etorriak turista klasean eginen dira beti, eta aireko garraioa erabiliz gero, 500 km-tik gorako bidaiak sortzen duen gastuak bakarrik izanen du diru-laguntza. 500 km-tik beherako bidaien kasuan, trenean eta autobusean turista klasean egindako gastuak bakarrik izanen du diru-laguntza.

c) Egonaldiagatik, eta ikasketak egiten dituen bitartean, bekadunak gehienez 500 euro jasoko ditu hilean ikasketak Espainian egiten baditu, eta gehienez 800 euro, aldiz, atzerrian egiten baditu.

d) Onuradunak aseguru-polizaren gastuetarako emandako diru kopurua jasoko du, haiek justifikatu ondoren. Gehienez ere 100 euro jasoko ditu oinarri hauen 11.1 puntuan aurreikusitako egoeran baldin badago, eta gehienez 600 euro 11.2 puntuan aurreikusitakoa aplikatu behar bazaio.

6.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean. Bekak arlo bakoitzean puntuaziorik altuena lortzen duten eskatzaileei emanen zaizkie, oinarri hauen 7. puntuan ezarritako balorazio irizpideak aplikatu ondoren.

Kreditu erabilgarria aski ez bada onuradun suertatzen diren izangaien eskaerei erantzuteko, eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, hainbanaketa eginen da haien artean, beka berrien nahiz luzapenen artean, esleipena kreditu horrekin bat etorri arte.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko da, eta entzunaldiak eta elkarrizketak non eginen diren adieraziko.

Entzunaldi eta elkarrizketa horiek uztailaren 31tik abuztuaren 4ra bitarteko astean eginen dira. Entzunaldi/elkarrizketen data zehatzak finkatzeko, aurkeztutako eskaeren kopurua hartuko da kontuan. Ebazpen horretan ezartzen diren egunak eta orduak behin betikoak izanen dira, eta ezin izanen da inolako aldaketarik egin izangaiek eskatuta.

Ebazpen hori jendaurrean jarriko da, bai Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.navarra.es/home_eu/servicios/.

Ebazpena argitaratu ondoren, onartutako eskatzaileek interpretatu beharreko bariazio, antzezpen edo musika piezaren eta haren iraupenaren berri emanen diote Kultura Lankidetzaren eta Berrikuntzaren Atalari posta elektronikoaren bidez.

6.3. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horren kideen izenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Honako hauek izanen dira:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien edo Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordeko kideak: bi aditu, arte eszenikoetako, arte plastikoetako eta ikus-entzunezkoen arteetako espezialitate bakoitzeko; hiru aditu, musika espezialitatekoak; Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat, eta Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo, hori ezean, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat, hizpidea duena baina botorik ez.

Batzorde horrek eskaeren ebaluazioa eginen du, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak, batzorde ebaluatzaileak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskaturik, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

7.–Balorazio irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaeren balorazioan, batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) 2.3.a) puntuan ezarritakoarekin bat parte hartzen denean deialdian:

–Puntu horretan baldintza gisa jasotzen den titulu akademiko ofizialari dagozkion merezimendu akademikoak, gehienez ere 20 puntu arte, jarraian adierazten den baremoaren arabera:

Kalifikazio eskalak eta haien baliokidetasuna:

ESKALA: 0-10
ERREALA

ESKALA: 0-10 PONDERATUA

ESKALA: 0-4

ESKALA LITERALA

BALORAZIOA

5,00 - 6.99

5,50 - 7.49

1 - 1,99

Gainditua

10 puntu

7,00 - 8.99

7,50 - 8.99

2 - 2.99

Oso ongi

15 puntu

9,00 - 10

9,00 - 10

3 - 4

Bikain edo ohorezko matrikula

20 puntu

Aplikatu beharreko zuzenketa faktorea, egiaztatutako ikasketa mailaren araberakoa:

–Unibertsitateko ikasketak edo goi mailako arte ikasketak: 1,00.

–Goi mailako heziketa zikloak: 0,90.

–Erdi mailako heziketa zikloak eta musikaren eta dantzaren lanbide ikasketak: 0,80.

b) 2.3.b) puntuan ezarritakoarekin bat parte hartzen denean deialdian (musika eta arte eszenikoak), hautaketa proba bat gainditzeari 20 puntuko balorazioa emanen zaio gehienez, ondoko baremo honen arabera: (ratioa ongi zehaztuta jaso beharko da aurkeztutako dokumentazioan).

IKASPOSTU KOPURUA/IZANGAI KOPURUA

BALORAZIOA

1/10 edo txikiagoa

10 puntu

1/10 baino handiagoa eta 1/15 edo txikiagoa

15 puntu

1/15 baino handiagoa

20 puntu

c) Hautatutako zentroaren garrantzi akademiko eta artistikoa, gehienez ere 10 puntu.

d) Elkarrizketa, gehienez ere 15 puntu.

Atal honetan honako hauek baloratuko dira: eskatzaileak nola defendatzen duen aurkeztutako ikasketa plana edo proiektua, heldutasuna eta osoko prestakuntza, komunikatzeko gaitasuna, motibazioa eta jarrera, egokitzeko gaitasuna eta ekimena, sormenerako gaitasuna eta lanbide esperientzia, bidezkoa bada.

e) Entzunaldia/grabazioa/txostena: gehienez ere 50 puntu.

Atal honetan aintzat hartuko da grabazioan/txostenean/aurrez aurreko entzunaldian erakutsitako sormena.

Ezin izanen dute laguntzarik jaso atal honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten eskatzaileek. Eskatzaile batek ez badu puntuazio hori lortzen, ez zaizkio gainerako irizpideak baloratuko eta zuzenean kanporatuko da.

Eskatzailea aurrez aurreko elkarrizketara edo entzunaldira agertzen ez bada, deialditik baztertuko da.

f) Irizpide ekonomikoak (gehienez ere 5 puntu).

Atal honetako puntuazioa beka eskatzen duenaren familia-unitateak duen errentaren arabera emanen da.

f.1) Deialdi honen ondorioetarako, honako hau hartuko da familia-unitatetzat:

Lehena. a) Ezkontideek eta 30 urtez beherako seme-alabek osatua, salbu eta gurasoengandik bereizirik bizi direnak.

b) Bikote iraunkor batek (berariazko legeriaren arabera) eta 30 urtez beherako seme-alabek osatua, salbu eta gurasoengandik bereizirik bizi direnak.

c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik nahiz bikote egonkorrik edo bizikidetzarik ez dagoenean, amak edo aitak eta harekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko ataletan aipatu baldintzak betetzen badituzte. Berriz osatutako familien kasuan, eskatzaileak frogatu beharko du laguntzarako eskubidea ematen dion semearen/alabaren aurreko seme-alaben zaintza eskatzaileak berak edo bere ezkontideak edo bikotekideak duela, eta denak elkarrekin bizi direla.

Bigarrena. Eskatzaileak, aurreko atalean (f.1.Lehena) sartuta ez badago, eta alegatzen badu independentzia familiarra eta ekonomikoa duela, zein den ere bere egoera zibila, modu fede-emailean frogatu beharko du aski baliabide ekonomiko bereki baduela independentea izateko. Udalak emandako erroldatze eta bizikidetza ziurtagiria aurkeztu beharko du, 2016. urteari dagokiona.

f.2) Beka eskatzen duenaren familia-unitatearen errenta ondoren zehazten diren kopuruak baino txikiagoa bada, ez du puntuaziorik jasoko:

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako hiru (22.365,42 euro) edo txikiagoa izatea kide bateko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako bost (37.275,70 euro) edo txikiagoa izatea 2 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako sei (44.730,84 euro) edo txikiagoa izatea 3 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako zazpi (52.185,98 euro) edo txikiagoa izatea 4 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako zortzi (59.641,12 euro) edo txikiagoa izatea 5 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako bederatzi (67.096,26 euro) edo txikiagoa izatea 6 kideko familia-unitateentzat.

Gutxienekoa IPREMaren erdia adina igoko da familia-unitateko 6. kidetik gorako kide bakoitzeko.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko, laguntzaren ondorioetarako kontuan hartu beharreko familia-unitateko kide guztien 2015eko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenetako likidazio oinarrien batura hartuko da.

f.3) Irizpide ekonomikoei buruzko f) letrari dagokion puntuazioa zehazteko, 6 atalase ezartzen dira, oinarri honetan ezarritakoarekin bat kalkulatutako familia errentaren eta familia-unitateko kide kopuruaren arabera; 6. atalasean sartutakoek ez dute puntuaziorik jasoko atal horretan:

FAMILIA-UNITATEKO KIDE KOPURUA

Kide bat

Bi kide

Hiru kide

Lau kide

Bost kide

Sei kide

Zazpi kide

Zortzi kide

1. TARTEA

13.858,73 euro

24.456,59 euro

29.347,90 euro

34.239,22 euro

39.130,54 euro

44.021,86 euro

46.467,51 euro

48.913,17 euro

5

2. TARTEA

15.398,59 euro

27.173,99 euro

32.608,78 euro

38.043,58 euro

43.478,38 euro

48.913,17 euro

51.630,57 euro

54.347,97 euro

4

3. TARTEA

17.109,55 euro

30.193,32 euro

36.231,98 euro

42.270,64 euro

48.309,31 euro

54.347,97 euro

57.367,30 euro

60.386,63 euro

3

4. TARTEA

19.010,61 euro

33.548,13 euro

40.257,76 euro

46.967,38 euro

53.677,01 euro

60.386,63 euro

63.741,45 euro

67.096,26 euro

2

5. TARTEA

22.365,42 euro

37.275,70 euro

44.730,84 euro

52.185,98 euro

59.641,12 euro

67.096,26 euro

70.823,83 euro

74.551,40 euro

1

6. TARTEA

GORAGOKO ERRENTAK

0

7.2. Ez dute inola ere laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %60 lortzen ez dutenek.

7.3. 7.1.d) eta e) puntuan aipatutako entzunaldiak eta elkarrizketak oinarri hauen III. eranskinean espezialitate bakoitzerako ezarritakoaren arabera eginen dira.

8.–Bekak luzatzea.

8.1. Interesdunek eskatuta, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak beka luza diezaieke beka 2016an hasi zutenei edo lehenbiziko luzapena urte horretan lortu zutenei, baldintza hauek betez gero:

a) 2016-2017ko kurtsoa gainditu izana entzunaldiak edo elkarrizketak egiten direnean.

b) 2016an luzapen bat edo bi zituen ikasketa plan bat aurkeztu izana.

8.2. Oinarri arautzaile hauek aginduko dute aurreko deialdietan emandako beken luzapenetan.

8.3. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 20 egun baliodunekoa izanen da.

8.4. Eskaerak 6.3 puntuan aipatutako ebaluazio batzordeak baloratuko ditu. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak emandako irizpen loteslea ikusita, luzapenak emateko proposamena eginen du.

8.5. Batzordeak kurtsoa gainditu izanari buruzko memoria baloratuko du, hots, aurreko ikasturteko bekaren azken ordainketaren frogagiri gisa eskatzen zaiena, edo luzapena eskatzeko berariaz prestatua.

8.6. Bekak luzatzeko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Egindako ikasturtearen memoria, ikasleak ikasturtean izan duen bilakaeraren gainean zentroak edo irakasleak egindako ebaluazioa eta ikasturteko espediente akademikoa barne: 25 puntu.

b) Elkarrizketa: 25 puntu arte gehienez.

Atal honetan honako hauek baloratuko dira: eskatzaileak nola defendatzen duen aurkeztutako ikasketa plana edo proiektua, heldutasuna eta osoko prestakuntza, komunikatzeko gaitasuna, motibazioa eta jarrera, egokitzeko gaitasuna eta ekimena, sormenerako gaitasuna eta lanbide esperientzia, bidezkoa bada.

c) Entzunaldia/grabazioa/txostena: 50 puntu arte.

Atal honetan aintzat hartuko da grabazioan/txostenean/aurrez aurreko entzunaldian erakutsitako sormena.

Ezin izanen dute luzapenik izan atal honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten eskatzaileek.

Eskatzaile batek ez badu puntuazio hori lortzen, ez zaizkio gainerako irizpideak baloratuko eta zuzenean kanporatuko da.

Eskatzailea aurrez aurreko elkarrizketara edo entzunaldira agertzen ez bada, deialditik baztertuko da.

8.7. Ez dute inola ere laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %60 lortzen ez dutenek.

8.8. 8.6.b) eta c) puntuetan aipatutako entzunaldiak eta elkarrizketak oinarri hauen III. eranskinean espezialitate bakoitzerako ezarritakoaren arabera eginen dira.

9.–Laguntza emateko ebazpena.

9.1. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak, entzunaldiak eta elkarrizketak egiten direnetik hasita bi hilabeteko epean gehienez, bekak eman eta luzatzeari buruzko ebazpena emanen du.

9.2. Deialdiaren ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.navarra.es/home_eu/servicios/buscador-avanzado/.

9.3. Bekak eta luzapenak eman direla jakinarazi ondoren, esleipen-hartzaileek gehienez ere 15 egun naturaleko epea izanen dute laguntzarekin ados daudela edo uko egiten dutela adierazteko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean.

9.4. Deialdi honi buruzko dokumentazio guztia Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), baita Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere.

9.5. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, posta elektronikoko helbide honen bidez: cooperacion.innovacion@navarra.es.

10.–Onuradunek bete beharrekoak.

10.1. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean aurkeztea aldi horretan egindako ikasketen aprobetxamendua frogatzen duen dokumentazioa, zentroak emana, 12. oinarrian ezarritako epeen barrenean.

10.2. Egindako ikasketak zein izandako gastuak frogatzea Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean.

10.3. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

10.4. Ikastaroa bukatutakoan, egindako ikasketei dagokien frogagiria eta ikasketen memoria bidaltzea Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalera.

10.5. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea hezkuntza programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Programan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta onetsitako programa funtsean aldatzen ez bada, ebaluazio batzordearen iritziz.

10.6. Beka hartzeak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren hedapen artistikoen programetan parte hartzeko konpromisoa ekarriko dio onuradunari, bi aldeak ados daudela, eta parte-hartze horrek ikasketen bilakaera egokian oztoporik sortzen ez badu.

10.7. Ikasketak luzatzeko aldia bukatzen denean, beken onuradunek, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatuta, kontzertu batean, erakusketa batean edo antzezpen batean parte hartuko dute, aipatu zuzendaritza nagusiak horretarako antolatzen ahalko baititu.

10.8. Bai eskatzaileek bai onuradunek aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, gaztelania edo euskara ez den hizkuntza batean idatzita egonez gero, itzulpena ere aurkeztu beharko da.

11.–Osasun arloko laguntza.

11.1. Laguntza hauen onuradun guztiek babestuta egon beharko dute istripuetarako aseguru-poliza baten bitartez.

11.2. Atzerrian ikasten duten bekadunek, bidaiako laguntzaren aseguru-poliza bat sinatuko dute. Aseguru horrek gastu medikoak eta ospitalekoak hartuko ditu ikasketa garaian gaixotu, istripua izan, sorterriratu edo hilez gero.

12.–Ordainketa, justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Emandako beken zenbatekoa honela ordainduko da, oro har:

a) Lehenengo ordainketa batean matrikularen, joaneko bidaiaren eta aseguru-polizaren zenbatekoak sartuko dira, gehi hileko saria 2017ko irailerako, urrirako, azarorako eta abendurako, kasu bakoitzaren arabera.

Lehenengo zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2017ko azaroaren 24a baino lehen:

–Matrikulari dagokion gastuaren eta horren ordainketaren frogagiriak.

–Ikasketa zentroak emandako ziurtagiria, onuraduna kurtsoa egiten ari dela jasoko duena.

–Joaneko bidaiaren faktura eta hori ordaindu izanaren frogagiria.

–Kasuan kasuko aseguru-polizaren fotokopia, eta horren ordainketarena.

b) Bigarren ordainketa ikasturtea bukatutakoan, barne hartuko duena itzulerako bidaiaren prezioa, 2018rako hileko kopuruez gain.

Bigarren zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da honako agiri hauek aurkeztea 2018ko uztailaren 17a baino lehen:

–Ikasketak egin, aprobetxatu eta gainditu direla egiaztatzen duen agiria.

–Honako datu hauek jasotzen dituen memoria:

a) Ikasketa zentroko txosten zehatza, ikaslearen bilakaerari buruzkoa, tutoreak edo zuzendariak emana.

b) Norberaren balorazioa kurtsoari eta egindako jarduerei buruz.

c) Bueltako bidaiaren faktura eta hura ordaindu izanaren frogagiria.

–Kurtsoa bukatzeko eguna oro har ezarritakoa ez, beste bat bada, kurtsoa bukatu eta hilabetean aurkeztuko da frogagiria, kontuan hartuta 2018ko abenduaren 20a dela hura aurkezteko azken eguna.

12.2. Salbuespen gisa, matrikularen zenbatekoa eta hileko zenbatekoa aurreratzen ahalko dira, onuradunak funtsak behar dituela frogatzen badu diru-laguntzaren helburuak bete daitezen. Urtero, dagokion urteko hileko sariak aurreratzen ahalko dira.

12.3. Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuei dagokien diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

13.–Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

Beka hau bateraezina da xede edo helburu bera duen beste edozein diru-laguntzarekin. Salbuespen gisa, matrikula 2.000 eurotik gorakoa baldin bada, hori baita deialdi honen bidez eman daitekeen laguntzarik handiena, onuradunek diru-laguntza honen zenbatekoa beste batekin osatzen ahalko dute, matrikularen kostu osoa berdindu arte. Kasu horietan, Kultura Lankidetzaren eta Berrikuntzaren Atalari aditzera emanen diote beste laguntzaren zenbatekoa eta zein den organo emailea.

14.–Dirua itzultzea.

Onuradunak ikasketa programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, baita diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

15.–Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. titulua hartuko da aintzat.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

16.–Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

17.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Berariazko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (berriak).

II. ERANSKINA

Eskabide eredua (luzapenak).

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

III. ERANSKINA

Entzunaldiak eta elkarrizketak

Oinarri hauen 6.2 puntuan ezarritakoaren arabera deialdian onartzen diren eskatzaileei elkarrizketa eginen zaie, eta ikasketetan sakontzeko duten proiektua defendatu beharko dute batzordearen aurrean.

Horretaz gainera, arte eszenikoetako eta musikako eskatzaileek entzunaldi bat eginen dute batzordeko kideen aurrean, parametro hauen arabera:

Arte Eszenikoak - Dantza.

Klase batean parte hartuko dute, eta sakondu gogo duten ikasketa espezialitateko (klasikoa, garaikidea edo espainiarra) bariazio libre bat eginen.

Beharrezkoa den musika akonpainamendua eramanen dute CD formatuan.

Koreografiako ikasketak salbu, horiek beren koreografiak erakusten dituen grabazioa edo argazkigintzako dosierra aurkeztu beharko baitute.

Arte Eszenikoak - Antzerkia.

10-15 minutuko antzezpena egin beharko dute. Horretarako beharrezkoa den materiala eramanen dute.

Eszenako zuzendariek edo eszenografoek ez dute antzezpen hori egin beharko. Horren partez, grabazio bat edo argazkigintzako dosier bat aurkeztu beharko dute, haiek zuzendutako lanak edo eszenografiak erakusten dituena.

Musika.

Pieza bat edo batzuk interpretatu beharko dituzte, guztira 10-15 minutuz. Beharrezkoa den akonpainamendua eramanen dute, baita interpretatu beharreko partiturak eta horien fotokopia ere.

Ebazpena argitaratu ondoren, onartutako eskatzaileek interpretatu beharreko bariazio, antzezpen edo musika piezaren eta haren iraupenaren berri emanen diote Kultura Lankidetzaren eta Berrikuntzaren Atalari.

Eskatzailea aurrez aurreko elkarrizketara edo entzunaldira agertzen ez bada, deialditik baztertuko da.

Iragarkiaren kodea: F1705948