1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1233/2017 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 6 lanpostu huts, desgaitasun intelektuala dutenentzako erreserba-txandakoak, lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 660/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 6 lanpostu hutsak, desgaitasun intelektuala dutenentzako erreserba-txandakoak, lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko 6 lanpostu huts, desgaitasun intelektuala dutenentzako erreserba-txandakoak, lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
ERANSKINA - E MAILAKO EDO TALDEKO LEKUALDATZE LEHIAKETA, desgaitasun intelektuala dutenentzako erreserba-txandakoa
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
ECHAURI LARRÁYOZ, HELENA
FERNÁNDEZ DE LA VEGA, ARKAITZ
HERRERA GONZÁLEZ, JOANA
RENTERO OSÁCAR, LEIRE
VALENCIA GUTIÉRREZ, RUBÉN
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F1706014