2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Lurzati baten salmenta Taxoareko “Ciudad Deportiva C.A. Osasuna” sektorean
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen 4.A2 lurzatia (katastroko 137 zk.koa) plegu itxiaren bidezko enkante publikoan saltzea. Hura Taxoareko “Ciudad Deportiva CA Osasuna” sektorean dago.
Hasierako prezioa:
–4A.2 lurzatia (katastroko 137 zk.koa): 277.695,00 euro, gehi BEZa (%21).
Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, zk.g., Mutiloa), ekainaren 28ko 14:00ak baino lehen, Udalaren bulegoetan.
Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, zk.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2017ko apirilaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1706187