2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Etxabe baten salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian, 18. azpieremuan, 10. hiri unitatean eta 19. azpieremuan, 9. hiri unitatean, Irulegiko gaztelua plazan, 5C lokala
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan salgai jartzea 5C lokal bereizia, 47,61 metro koadroko azalera eraikia duena eta 44,24 metro koadroko azalera erabilgarria, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian, 18. azpieremuan, 10. hiri unitatean.
Hasierako prezioa: 28.600,00 euro.
Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, zk.g., Mutiloa), ekainaren 28ko 14:00ak baino lehen.
Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, zk.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2017ko apirilaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1706186