1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak maiatzaren 9an emandako 194/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez honako laguntza hauen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi dira, 2017. urterako: basogintzako teknologietan nahiz basoko produktuen transformazio, mobilizazio eta merkaturatzerako jardueretan egiten diren inbertsioetarako laguntzak (2014-2020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 08.06.01 azpineurria).
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 346322.
Lehena.–Onuradunak.
Basoen titular diren pertsona fisiko eta juridikoak, publikoak zein pribatuak, izan daitezke neurri honen onuradun, baita udalerriak, haien elkarteak eta ETEak (enpresa txiki eta ertainak) ere, Nafarroan kokatuta badaude eta basoak ustiatzeko lanetan eta lehen transformazioan aritzen badira, betiere eskatutako hasierako baldintzak betetzen badituzte eta hitz ematen badute oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eutsiko dietela, eta, gainera, 5. oinarrian ezarritako onarpen irizpideak bete beharko dituzte.
Bigarrena.–Xedea.
1. Oinarri hauen xedea da Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan jasotzen diren “Basogintzako teknologietan eta basoko produktuen industrietan egiten diren inbertsioetarako laguntzak” arautzea, honako hauek ezartzen duten esparruan: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 21.1.e) eta 26. artikuluak (erregelamendu horrek landa garapenerako laguntza arautu zuen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez ematen dena, eta indarrik gabe utzi zuen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua), eta bestetik, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduaren 41. artikulua (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).
2. Laguntza hauen aplikazio esparrutik kanpo gelditzen dira basoko produktuen transformazio, mobilizazio eta merkaturatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Laguntza hauen oinarri arautzaileak maiatzaren 9ko 194/2017 Ebazpenaren I. eranskinean eskura daitezke, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
1. Basogintzako enpresentzako eta basoko produktuen industrientzako laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.
2. Espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 20.000 eurokoa izanen da (BEZa kenduta), basoen ziurtapen sistemak ezartzeko kasuak eta kudeaketa programa informatikoak izan ezik, horientzat ez baita gutxieneko inbertsiorik eskatuko.
Espediente bakoitzeko gehieneko inbertsio diruz lagungarria 425.000 eurokoa izanen da (BEZa kenduta), eta horren barnean sartzen da proiektuaren edo beste agiri tekniko batzuen kostua.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Beste datu batzuk.
Aurreko deialdietako laguntzekin alderatuta, oinarri hauetan espedienteak baloratzeko beste baremo bat ezartzen da, enpresen ezaugarriak orekatzeaz gain, Nafarroan naturaren aldetik zailagoak diren eremuetan dauden ekimenak hobeki baloratzen dituena, hala nola inbertsioaren tipologiak, 9. eta 10. oinarrien arabera.
Eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezten du, 13. oinarrian (laguntza emateko eskaera) eta 20. oinarrian (laguntzak ordaintzeko eskaera). Gainera, argitzen du laguntzetan zer ondorio izanen dituen konpromisoak eta beharkizunak ez betetzeak (12. eta 22. oinarriak).
Bestalde, zehazten du zein diren laguntzaren kostu diruz lagungarriak (6. oinarria), baita inbertsioen izaera egiaztatzeok eginen diren kontrolak ere (20. eta 21. oinarriak).
Iruñean, 2017ko maiatzaren 9an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1705865