104. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

115/2017 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, aipatu Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendariak aldi baterako ordezteko izendapenak egiten dituena.

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horren IV. kapituluak Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala eta egitura arautzen ditu. Ondoren, foru dekretu hori aldatu zen martxoaren 15eko 18/2017 Foru Dekretuaren bidez eta Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko atalak berriro definitu ziren.

Barneko zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 351/2015 Ebazpenaren bidez, zuzendaritza nagusi horretako zerbitzuetako zuzendariak aldi baterako ordezteko izendapenak egin ziren. Beraz, martxoaren 15eko 18/2017 Foru Dekretuaren bidez egindako aldaketara egokitu behar da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiei dagokiela zerbitzuko zuzendarien, ataleko buruen, bulegoko buruen eta Zuzendaritza Nagusian sailkatuta dauden beheragoko unitateetako buruen aldi baterako ordezkoak izendatzea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ematen dizkidan eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

1.–Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala.

2. Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Atala.

3. Ibilgailu Parkearen Atala.

4. Segurtasunaren Koordinazio Atala.

2.–Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Araubide Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Atala.

2. Giza Baliabideen Atala.

3.–Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Atala.

2. Aurreneurri, Ikuskapen eta Zabalkunde Atala.

3. Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atala.

4. Prestakuntza Atala.

4.–Babes Zibilerako Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. SOS Nafarroa Atala.

2. Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atala.

3. Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntza Atala.

5.–Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zerbitzu horren mendeko atalburuek ordeztuko dute titularra aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Plangintza, Garapen eta Koordinazio Atala.

2. Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Atala.

6.–Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko buruaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoko buruak ordeztuko du titularra aldi baterako.

7.–Norbaiten ordez ematen diren ebazpenetan eta administrazio-egintzetan, egoera hori adierazi beharko da eta zehaztuko da zein den organoaren titularra eta zein horren ordez ari dena.

8.–Barneko zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 351/2015 Ebazpena ondoriorik gabe uztea. Horren bidez, zuzendaritza nagusi horretako zerbitzuetako zuzendariak aldi baterako ordezteko izendapenak egin ziren.

9.–Ebazpen hau ukitutako unitateei igortzea.

10.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 11n.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1706085