1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 10ean emandako 11E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, irabazi-asmorik gabeko elkarteek euskara sustatzeko jarduera eta programak egiteko laguntzen deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 347976.
Lehena.–Onuradunak:
Nafarroan helbideraturik dauden irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko eta juridikoak, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen badituzte eta diru-laguntzaren xedeko jarduerak Foru Komunitatearen barrenean egiten badituzte.
Entitate publikoak deialdi honetatik kanpo daude.
Bigarrena.–Xedea:
Irabazi-asmorik gabeko entitateei (publikoak ez direnei) laguntzea Nafarroan euskararen inguruko sentsibilizazio programak eta jarduerak edo haren erabilera sustatzeko programak eta jarduerak finantzatzen.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Honako honetan argitaratutako oinarriak aipatuko dira:
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6973/Ayudas-para-las-actividades-de-fomento-del-uso-del-euskera-en-Navarra2
Laugarrena.–Zenbatekoa:
250.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 10ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1706313