2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA
Plan Ekonomiko-Finantziarioa. Onespena
Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko maiatzaren 11n egin osoko bilkura arruntean, Plan Ekonomiko–Finantziarioa onetsi zuen, bete beharrez Gastuen gaineko araua, 2017ko maiatzaren 3koa, eta agindu zuen iragarki hau argitaratzeko toki entitatearen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, onespen horren berri emateko; hori guztia, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan toki entitateei dagokienez aurreikusia bete beharrez.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta aditzera ematen onetsitako plana jendearen eskura dagoela.
Cintruenigon, 2017ko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1705898