103. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Ehiza eta arrantza barrutien aprobetxamendua arautzeko ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko martxoaren 8ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ehiza eta arrantza barrutien aprobetxamendua arautzeko ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2017ko maiatzaren 18an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1706068