103. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri jarduerako plan berezia. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2017ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri jarduerako plan berezia 1. poligonoko 1842. eta 1858. katastroko lurzatietan, Ángela Zugasti Ibarrolak sustatua, eta aldatu diren hirigintzako arauak adierazi dira:

1842. eta 1858. katastroko lurzatiei dagokienez, aplikatzekoa da A unitaterako aurreikusita dagoen araudi partikularra. Horrez gain, baldintza hauek bete behar dira:

Planeamendua gauzatzeko, aldez aurretik hau egin beharko da:

–1842. eta 1858. lurzatien mugak berriz definitzea eta ekipamendurako lurzati publikoa definitzea. Haiek guztiak inskribatu eginen dira.

–Urbanizazio lanak egitea lehen etxebizitza egin baino lehen. Nahikoa den dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko da, teknikariak sinatua eta proiektu horren separata gisa.

Ekipamendurako lurzati berriari dagokionez, araudi hau ezarri da:

–Okupazioei eta garaierei dagokienez, ez da mugarik ezartzen ekipamendu publikoaren lurzatian egin daitezkeen eraikinetarako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespena eta haren hirigintzako araudia.

Villatuertan, 2017ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1705888