103. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jardueraren lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak hori garatzeko onetsi duen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Tecnimoem 97 SL. Jarduera: ospitaleetako atseden sistemen ekoizpena. Instalazioa: bai. Tokia: Jaime Velasco kalea, 21, 19. poligonoa, 1127. lurzatia, Viana.

Vianan, 2017ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1706026