2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Xehetasun azterlana 8. poligonoko 649. lurzatian.
Hasierako onespena
Alkatetzaren 2017ko maiatzaren 17ko 126/2017 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Olaztiko 8. poligonoko 649. lurzatieran xehetasun azterlana, Bernardo Oraa Herrerok eta Blanca Errasti Arriagak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Olaztin, 2017ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Mikel Azkargorta Boal.
Iragarkiaren kodea: L1706122