2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
Balorazio txostenaren berrikuspena.
Behin-behineko onespena
Etxarriko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkura arruntean, honela dioen erabakia onetsi zuen:
Aditzera ematen da hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txostenaren memoriaren agiri teknikoa, Estudio 5 enpresak aurkeztua; agiriak teknikoki jasotzen ditu enpresak eta udalkideek egindako bileretan prestatutako lanak.
Txostena onesteko prozeduraren berri ematen da, bai eta simulazioa egiteko eta katastro-balio horien simulazioa jendaurrean paratzeko eskaerarena ere, herritar guztiek espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.
Aurkeztutako lanaren bozkatzea eginda, Udalbatzak aho batez erabaki du:
1.–Behin-behinekoz onestea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txostena, Estudio 5 enpresak egin agiri teknikoaren arabera.
2.–Hasiera batean onetsitako txostena jendaurrean paratzea, 20 egunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta txosten berriaren ondoriozko katastro-balioen simulazioa jaso ondotik.
Etxarrin, 2017ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Ana Urdánoz Gaztelu.
Iragarkiaren kodea: L1706035