103. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Burlatako udal esparruan euskararen erabilera
eta sustapena arautzen dituen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Burlatako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren 13. artikuluaren aldaketa. Iragarkia 2017ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta aldatutako artikulua argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

13. artikulua. Udalaren plantilla organikoan zehaztuko da zein lanpostutan jakin behar duten euskaraz haiek betetzen dituzten langileek, jendearekin harreman gehiago izateagatik edo administrazio prozedura normalduen kateen barnean duten lekuagatik.

Plantilla organikoaren espedientean aztertuko da zein udal esparrutan dagoen, ahoz nahiz idatziz, harreman gehiago herritarrekin; orobat, administrazio prozedura ohikoenak, aipatu esparru edo prozedurei lotutako lanpostuen hizkuntza eskakizunen definizioa, herritarrak zerbitzua euskaraz izanen duela bermatzeko zirkuitu elebidunen azterlana eta jarduketa plan bat, non hizkuntza eskakizunak eskuratzeko bitarteko eta baliabideak finkatuko baitira.

Burlatan, 2017ko maiatzaren 11n.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1705849