1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
168/2017 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2017-2018 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketei dagokien eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena.
Ikusirik Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariaren txostena, 2017-2018 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketei dagokien eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onestearen aldekoa.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketek 2017-2018 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.
2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
ERANSKINA
Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketek 2017-2018 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak
1.–Egutegia.
Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetako eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko eskola egutegiak baldintza hauek bete beharko ditu:
1. 2017-2018 ikasturtea 2017ko irailaren 1ean hasi eta 2018ko ekainaren 30ean bukatuko da.
2. a) Ez dira 2017ko irailaren 27a baino lehen hasiko ikastaro presentzialetako eta “That’s English” urrutiko ikastaroko eskolak, eta 2018ko maiatzaren 17an bukatuko dira.
b) Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan azterketak, programazio lanak, departamentuko bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.
c) Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, azterketak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, departamentu didaktikoen memoriak, amaierako memoria eta beharrezko diren administrazio egintza guztiak eginen dira.
3. a) Egutegiak bermatu beharko du ikastaro presentzialetako talde bakoitzak gutxieneko irakastorduak izanen dituela, ikasketa horien antolaketa ezartzen duten uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduetan azaltzen denarekin bat. Ikastaro hori 135 ordukoa izanen da, gutxienez ere, talde bakoitzeko.
2017-2018 ikasturteari dagozkion jarraibideetan ezarritakoarekin bat, eskolek erabakiko dute zenbat ostiraletan emanen den zuzeneko irakaskuntza, behar adina irakastordu izan ditzan ikastaro presentzialetako talde bakoitzak, eta egutegian adieraziko ditu. Irakaslan zuzenik gabeko gainerako eskola eguneko ostiralak, irakasleentzat nahitaezkoak, zeregin hauetarako erabiliko dira: koordinazio lanak, ziurtapen probak prestatzea, programazioak eta zehaztapenak berrikustea, prestakuntza eta kurtsoaren garapenarekin zerikusia duten gainerako jarduerak. Ebaluazio irizpideak eta mailak estandarizatzeko eta haietan trebatzeko, eskola egun ez diren ostiralak ezarriko dira hiru eskoletan, 4. klausularen arabera.
b) Ezinezkoa izanen da eskolaldia etetea azterketa edo ebaluazio aldiak ezartzeko, ez eta ebaluazio bilerak edo klaustroak egiteko ere.
c) Ikasleren batek edo denek eskolaren batera huts egiteak ez du galaraziko ikastetxeak programaturiko ordutegi ofizialen araberako eskolak eskaintzen segitzea.
4. a) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 4a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a.
b) 2018ko lan egutegi arruntean eskolako egutegiari eragiten dion jaiegunen bat egonez gero, ikastetxeek eskolako egutegia egokituko dute, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.
c) Eskola gabeko laneguntzat joko dira ikastetxeak bere egutegian markatuko dituen hiru egun.
d) Eguberrietako oporrak abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 7an bukatuko dira, biak barne.
e) Aste Santuko oporrak martxoaren 29tik apirilaren 8ra arte izanen dira, biak barne.
f) Otsailaren 23a, martxoaren 16a eta apirilaren 27a trebatzeko eta estandarizatzeko izanen dira.
g) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.
5. Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.
2.–Tramitazioa.
Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:
1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2017ko ekainaren 12ra arte.
2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak onetsiko ditu, aztertu ondoren. 2017ko ekainaren 26ra arte jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.
3. Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.
4. Egutegiak, onetsi ondoren, nahitaez bete beharko dituzte ikastetxe guztiek. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.
5. Ikastetxe bakoitzaren egutegia ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimen idatzia ematen.
3.–2017-2018 ikasturteko eskola egutegia.
Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala (NUHEO) (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1705666