1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
126/2017 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Haur eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxe publiko eta itunduri atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak emateko baimena ematen diena.
Abenduaren 30eko 147/2016 Foru Aginduak (2017ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 16koa) Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautzen ditu eta zenbait ikastetxeri haiek emateko baimena ematen die.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du eta bertan proposatzen du ebazpen honen eranskinean agertzen diren ikastetxeei baimena ematea programa emateko, horretarako sortu zen batzordeak erabaki zuelako urtarrilaren 5eko 1/2017 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen dituztela (ebazpen horren bidez deialdia egin zen 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko eta ateratzeko).
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Baimena ematea 1. eranskinean agertzen diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei atzerriko hizkuntzetan ikasteko programan sartzeko.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko apirilaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
1. ERANSKINA
2017-2018 ikasturtean atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak emateko baimendutako ikastetxeak
IKASTETXEA | 2017-2018 IKASTURTEA |
La Cruz HLHIP (Allo) | 3 eta 4 urtekoak |
San Salvador HLHIP (Oteitza) | 3, 4 eta 5 urtekoak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila (*) |
Santa Luisa Marillac ikastetxea (Barañain) (**) | 3 eta 4 urtekoak |
Notre Dame ikastetxea (Burlata) (**) | 3 eta 4 urtekoak |
La Compasión Escolapios ikastetxea (Iruñea) (**) | 3 eta 4 urtekoak |
Escuelas Pías ikastetxea (Tafalla) (**) | 3 eta 4 urtekoak |
(*) Aurretik Hezkuntza Departamentuak baimendutako hizkuntza proiektu singularra duten mailak. (**) Urtarrilaren 5eko 1/2017 Ebazpenaren 1. eranskineko 1. oinarriko (Ikastetxe hartzaileak eta bete beharreko baldintzak) 2. ataleko 2.1 puntua ez da aplikatuko sare itunduaren kasuan. |
Iragarkiaren kodea: F1705102