1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
8D/2017 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Asociación de Empresas de la Zona Media de Navarra” (AEZMNA) enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000211, lehengo gordailu zenbakia: NA/319).
Onartu da aipatu enpresa elkarteko aldaketaren gordailua, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.
Gordailutzeko eskaera Berta Anaut Benito andreak egin zuen, 31/2017/000066 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez.
2017ko otsailaren 10ean egindako Batzar Orokor Bereziak aho batez erabaki zuen enpresa erakunde honen estatutuen 7. eta 8. artikuluak aldatzea.
Ziurtagiria Juan Campos Irazú idazkariak sinatuta dago, eta Berta Anaut Benito buruak ontzat emanda.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki ohol telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.
Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea telematika bidez, eta zilegi da, orobat, haren aurka egitea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2017ko martxoaren 17an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1704532