2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Deialdia, kultur koordinatzaile eta teknikari izateko lanpostu bat barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
Alkatetzak 2017ko apirilaren 18an emandako ebazpenaren bidez deialdia onetsi zen, Berriobeitiko Udaleko kultur koordinatzaile eta teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Honako hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Berriobeitiko Udaleko kultur koordinatzaile eta teknikari izateko lanpostu bat betetzea, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez. Lanpostuak 42 zenbakia du plantilla organikoan.
1.2. Hautapen probak gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsona B mailan sartuko da, plantilla organikoan ezarrita dauden lansariak eta osagarriak hartuko ditu, eta Berriobeitiko Udaleko Kultura Departamentuari atxikirik egonen da.
1.3. Mailaz igotzeko deialdi honetan parte hartzeak ez du, behin ere, langileak barne igoera baino lehen zuen lan araubide juridikoa aldaraziko eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko afiliazio berari eutsiko dio.
1.4. Izendatuak kultur teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko ditu. Lanak eta eginkizunak B mailako kategoriarako egokiak izanen dira, eta Udalaren kultur, gizarte eta kirol jardueren programazioarekin eta ekintza protokolarioak prestatu eta koordinatzearekin zerikusia izanen dute, baita oraingo eta geroko udal programak antolatu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatzearekin ere. Artikako Kultur Etxea eta Udalaren gainerako kultur instalazioak kudeatu eta zuzentzea.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, C edo D maila edo taldekoa.
b) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
c) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua dutela frogatzea.
d) Erdi mailako, unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulua edo titulu baliokidea edukitzea, edo aipatu titulua eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.
e) EGA edo euskarako C1 maila izatea. Izangaiak ezin badu frogatu euskara maila hori duela, proba bat egin beharko du, haren hizkuntza maila behar adinakoa dela frogatzeko.
f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.
g) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautapen prozesu osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.
h) B1 motako gidabaimena izatea.
3.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean eta azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen, hura balioduna bada edo halakoa den hurrengoan. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.
3.2. Deialdi honetako 3.1. oinarrian aipatzen diren eskabideekin batera, lehiaketaldian baloratu behar diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira, halakorik baldin badago. Merezimenduen egiaztagiriek jatorrizkoak edo fotokopia egiaztatuak izan beharko dute.
a) Deialdian eskatzen den titulua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
b) Nortasun agiri nazionala.
c) B1 motako gidabaimena.
d) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri jatorrizkoak, frogagiriak edota baliarazi nahi dituen beste batzuk.
e) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 16,10 euro ordaindu izanaren frogagiria.
f) Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:
Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: 3008 0078410703266023 (Rural Kutxa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–NANa/IFZ.
–Kontzeptua: oposizioetako tasa.
3.3. Curriculum vitaea eta baremoaren arabera alegatu nahi dituzten merezimendu guztien frogagiriak, jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotuak, erantsiko dituzte izangaiek.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta probak hasteko egunarekin batera Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.
5.–Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:
–Mahaiburua: Juan M.ª Albizu Andueza, Berriobeitiko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Koldo Abrego Primo, Berriobeitiko Udaleko lehen alkateordea.
–Mahaikidea: Nora Bengochea Goya, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko ordezkaria.
Ordezkoa: Raúl Iglesias Álvarez, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko ordezkaria.
–Mahaikidea: Mario Zapata Solano, Berriobeitiko Udaleko euskara teknikaria.
Ordezkoa: Josune Ortiz Atienza, Berriobeitiko Udaleko langilea.
–Mahaikidea: Maite Echarte Zambrano, Udaleko Langileen Batzordeak proposatuta izendatua.
Ordezkoa: Udaleko Langileen Batzordeak proposatuta izendatzen den ordezkari bat.
–Mahaikide idazkaria: Jesús M.ª Llorens García, Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Kontxa Lopetegui Olasagarre, Antsoaingo Udaleko idazkaria.
5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da, eta gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da eraketak eta jardunak balioa izan dezaten.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
5.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia ondoren.
7.–Lehiaketaldia.
7.1. Lehiaketaren balorazioa.
Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:
1.1. Laneko esperientzia. 20 puntu gehienez.
a) Administrazio publikoan kultur koordinatzaile lanetan (B/A mailak) aritutako urte bakoitzeko: 3 puntu, eta gehienez ere 12 puntu.
b) Administrazio publikoan kultur kudeaketarekin lotutako lanetan (C maila) aritutako urte bakoitzeko: puntu 1, eta gehienez ere 4 puntu.
c) Alor pribatuan kultur teknikariaren edo kudeatzailearen berezko eginkizunak betetzen aritutako urte bakoitzeko: 2 puntu, eta gehienez ere 8 puntu.
1.2. Prestakuntza osagarria. 10 puntu gehienez.
a) Graduondokoa, kultur kudeaketaren edo kultur politiken arloan (150 ordu gutxienez): 4 puntu.
b) Masterra, kultur kudeaketaren edo kultur politiken arloan (200 ordu gutxienez): 6 puntu.
c) Diplomatura/LH, gizarte eta kultur animazioaren arloan: 2 puntu.
d) Kultur kudeaketarekin zerikusia duen prestakuntza: gehienez ere 2 puntu.
a.–10 ordu baino gehiagoko eta 20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitza: 0,25 puntu.
b.–20 ordu baino gehiagoko eta 50 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitza: 0,50 puntu.
c.–50 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitza: 0,75 puntu.
7.2. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.
Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean argitara emanen da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.
8.–Oposizioaldia.
8.1. Oposizioaldian ariketa teoriko-praktiko bat egin beharko da, Berriobeitiko Udaleko kultur koordinatzaile eta teknikari izateko lanpostuak berezko dituen eginkizun eta lanen gainean epaimahaiak aurkezten dituen proposamenek osatua.
8.2. Oposizioko ariketa ez da baztergarria izanen eta haren balorazioa 70 puntu izanen da gehienez.
Oposizioaldia. 70 puntu gehienez.
8.3. Oposizioak bi proba izanen ditu; haien bidez, lanpostuko jardueraz izangaiak dituen ezagutzak baloratuko dira:
a) Lehenbiziko ariketan “test” motako galdera sorta bat izanen da, hogei galderaz osatua, bai ezagutza orokorrei buruz bai lanpostuko jardueren gaineko berariazko gaiei buruz, eta erantzunetako bakarra izanen da zuzena. Galderak III. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira.
Proba hori 0tik 30 puntura bitarte kalifikatuko da. Galdera guztiek balio bera izanen dute (0,75 puntu) eta 0,25 puntu kenduko dira oker emandako erantzunengatik.
Probak plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen dira. Azterketaren egunean berean argitaratuko da kalifikazioen zerrenda.
b) Bigarren proban, lanpostuaren eginkizunekin eta edukiarekin lotutako kasu praktiko bat ebatzi beharko da, gehienez ere 90 minutuan, epaimahaikideek izangaien gaitasunak baloratze aldera. 40 puntu gehienez.
Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: idatzizko adierazpen gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna.
Probak plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen dira.
9.–Gainditu dutenen zerrenda.
Kalifikazioa buruturik, epaimahaiak aditzera emanen du, Udaletxeko iragarki oholean, probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta puntu gehien lortu duen izangaia izendatzeko proposamena bidaliko dio deialdia egin duen organoari.
10.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Hautapen prozesua burutu ondoan, alkateak, ebazpen baten bidez, proposatutako izangaia izendatuko du eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua emanen du.
10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeak ondorio ekonomiko zein administratiboak sorraraziko ditu, eta egun horren ondokoa kargua hartzeko unetzat joko da, ondorio guztietarako, berariazko egintza egiteko beharrik gabe.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta bere oinarri nahiz aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina. Dena dela, aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, nahi izanez gero, organo egileari zuzenduta, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
Horretaz gain, epaimahaiaren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, alkateari zuzenduta, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.
Berriobeitin, 2017ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua(PDFa).
II. ERANSKINA
Probak gai hauei buruzkoak izanen dira
1. gaia.–Nafarroako Foru Erakundeak. Foru Parlamentua, Comptos Ganbera, Nafarroako Gobernua. Estatuko Administrazioa Nafarroan.
2. gaia.–Udalerria, kontzeptuak eta elementuak. Nafarroako toki entitateak. Antolaketa eta eskumenak. Udalerrien elkarteak.
3. gaia.–39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Printzipioak eta aplikazio esparruak. Administrazio prozeduraren faseak. Isiltasun administratiboa. Errekurtso administratiboak eta jurisdikzionalak Toki Administrazioan.
4. gaia.–Nafarroako udalen aurrekontuak. Diru-sarreren eta gastuen egitura eta sailkapena. Onespena eta aldaketa. Exekuzio, tramitazio eta kontu-hartze faseak. Baliabide ekonomikoen aipamena Nafarroako Toki Ogasunetan.
5. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak; dagokien araudia. Administrazio kontratu motak. Prestatzeko jarduketak. Esleitzeko prozedurak eta modua.
6. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. Motak, araubidea eta dagokien araudia.
7. gaia.–10/1996 Foru Legea, uztailaren 2koa, fundazioen eta babes jardueren tributu araubideari buruzkoa.
8. gaia.–Nafarroan euskara arautzen duen araudia. 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena. Nafarroako Administrazio Publikoetako euskararen erabileraren erregulazioa garatzen duen araudia.
9. gaia.–Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Faseak. Prozedura bereziak. Administratua. Herritarraren eskubideak. Eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Erregistroak. Epeen kontaketa.
10. gaia–Berriobeitiko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
11. gaia.–Zabalkundea, publizitatea, ikusleen arreta eta kudeaketa kultur jardueretan.
12. gaia.–Festetako eta kulturako jarduerak programatu eta gauzatzea.
13. gaia.–Kultur etxe batean jarduerak programatu eta gauzatzea.
14. gaia.–Berriobeitiko Udalaren kultura zerbitzuaren antolaketa.
15. gaia.–Udaleko kultur programetarako finantziazioa eta laguntzak.
16. gaia.–Finantzaketa iturriak, udaleko kultur jarduerarenak, publiko zein pribatuarenak. Mezenasgoari buruzko Foru Legea.
17. gaia.–Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku-hartze ildoak, Nafarroako toki entitateei lotuak. Deialdiak, programak, diru-laguntzak...
18. gaia.–Nafarroako antzokien sarea.
Iragarkiaren kodea: L1704773