102. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, Berriobeitiko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe

Alkatetzak 2017ko apirilaren 18an emandako ebazpenaren bidez deialdia onetsi zen, Berriobeitiko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Honako hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko plantillako langileen artean, betiere deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte. 2017ko ekitaldiko plantilla organikoan 14 zenbakia du lanpostuak.

Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluak aurreikusi bezala. Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko plantillako langileentzat izanen da, betiere deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

1.2. Hautaprobak gainditurik, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko izendatua gertatzen den pertsona C maila edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen lan araubide juridikoa, eta Gizarte Segurantzaren araubide berari ere eutsiko dio.

1.4. Lanaldia udal bulegoetako gainerako langileek duten bera izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokitzen ahalko da; beraz, Udalak edozein unetan aldatzen ahalko du.

1.5. Administrari-ofizialaren lanpostua lortzen duen langilea maila edo talde berriari dagozkion eginkizunetan arituko da.

Guztiz zehaztuta ez badaude ere, hona zeregin batzuk:

–Oro har, betearazpen, tramite eta lankidetza lanak Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunarekin.

–Ematen dizkioten espedienteetan diren agiriak zehazki laburtu eta horren berri behar bezala ematea Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunari, baita kudeaketa organoei ere.

–Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunari jasotzen diren agirien berri ematea.

–Tramiteko eginbide eta ofizioak prestatzea, Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunak adierazten dizkion jarraibideei loturik.

–Bere ardurapean badaude, udal erroldari, diru-laguntzei eta abarri dagozkien espedienteen kudeaketaz, jarraipenaz eta kontrolaz arduratzea, baita espedienteen tramite administratiboak gauzatzea ere, behar diren agiriak erantsiz.

–Zailtasun juridikorik gabeko txosten eta ebazpen proposamenak prestatzea Udalaren eskumeneko espedienteen gainean, Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunaren zehaztapenei jarraituz.

–Horrela erabakiz gero manatzen ahal zaizkion lan arloetan, txosten, proposamen, espediente eta mota ezberdinetako lanetan datuak lortzen eta eransten laguntzea.

–Idazkaritza arloko eginkizun eta eskumenak garatzea eta horietan laguntzea, baita komunikatuen, kide anitzeko organoetarako deialdien, akordioen eta abarren arloan ere.

–Zerbitzuak horrela behar duenean, Udalaren administrazio zerbitzuei atxikitako administrazio eta mendeko langileen artean lanak banatzea, Udalaren administrazio zerbitzuetako arduradunaren jarraibideekin bat.

–Jendeari harrera egitea eta argibideak ematea, gaien tramitazioan parte hartu badu edo espedienteen egoeraren berri badu, Herritarrendako Harrera Bulegoan integraturik.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Honako oposizio-lehiaketa murriztu honetan onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzak bete beharko ditu izangaiak:

a) Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D maila edo taldekoa.

b) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetan 5 urteko zerbitzuak benetan egin dituela frogatzea.

d) Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea izatea. Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan 8 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautapen prozesu osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Berriobeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 14:00ak arte, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2. Eskabide horrekin batean, deialdian parte hartzeko 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, baita honako hauek ere:

3.2.1. NANaren fotokopia konpultsatua.

3.2.2. Batxilergoko tituluaren, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien baliokide denaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

3.2.3. Deialdiko 7.2 atalean ezarritakoari jarraikiz, izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak.

–Azterketarako eskubideen tasa ES78 3008 0078 4107 0326 6023 kontuan ordaindu izanaren frogagiria.

–Ordaindu beharreko zenbatekoa 11,07 eurokoa izanen da oro har.

Azterketarako eskubideen tasa ordaintzen ez bada edo, frogagiria aurkezten ez bada, kasua zein den, izangaia baztertu eginen da.

Kontratua egiteko deitzen zaien pertsonek bakarrik aurkeztu behar dute eskatzen diren titulazio baldintzak eta deialdian eskatzen diren bestelakoak betetzen dituztela frogatzeko dokumentazioa.

–Euskara baloratzeko agiriak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea bururaturik, eta horiek ebatzi ondoan, Berriobeitiko Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Mahaiburua: Juan M.ª Albizu Andueza, Berriobeitiko Udaleko alkatea.

Mahaiburuaren ordezkoa: Koldo Abrego Primo, Berriobeitiko Udaleko lehen alkateordea.

–1. mahaikidea: Mario Zapata Solano, Berriobeitiko Udaleko euskara teknikaria.

Ordezkoa: David Azcona Ruiz de Galarreta, Berriobeitiko Udaleko arkitektoa.

–2. mahaikidea: Marta Guruciaga Reparaz, Berriobeitiko Udaleko kultur koordinatzailea.

Ordezkoa: Maite Echarte Zambrano, Berriobeitiko Udaleko kontu-hartzailea.

–3. mahaikidea: Roberto Leon Zaro, Berriobeitiko Udaleko ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Berriobeitiko Udaleko ordezkari sindikalek proposaturik izendatua.

–4. mahaikidea: Idazkaria: Jesús M.ª Llorens García, Berriobeitiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Kontxa Lopetegui Olasagarre, Antsoaingo Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko gutxienez ere kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saio guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barneko jardun-arauak emateko ahalmena izanen du, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Oposizioaldia: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

7. oinarria.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa.

Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztergarria izanen.

3.2.3 oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoari jarraikiz baloratuko dira:

a) Nafarroako administrazio publikoetako administrazio lanetan benetan egindako zerbitzuengatik: urte bakoitzeko 3 puntu –konpututik kanpo geldituko dira deialdian parte hartzeko baldintza gisa aurkeztu eta zenbatu diren urteak–. Esperientziagatik, gehienez: 10 puntu.

b) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroetara joateagatik lortutako titulu edo ziurtagiri bakoitzagatik, bereziki udal kudeaketarako aplikazio informatikoei buruzkoak direnean:

Ikastaro bakoitzeko: puntu 1 gehienez, iraupenaren eta lanpostuarekiko egokitzapenaren arabera. Gehienez ere 10 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

7.3. Euskara.

Udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin bat, euskaraz jakitea deialdiaren puntu guztien (oposizioa gehi lehiaketa) %10 baloratuko da jendearekin harreman zuzena daukaten lanpostu guztietarako. Hortaz, euskararen ezagutza gehienez ere 10 puntu baloratuko da EGA edo C1 titulua edukiz gero. Horien azpiko titulazioei puntu hauek emanen zaizkie: A1 tituluak 2 puntu izanen ditu, A2 tituluak 4 puntu, B1 tituluak 6 puntu eta B2 tituluak 8 puntu.

Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiriarekin edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioarekin frogatzen ahalko da, eta eskabideari agiri horren fotokopia konpultsatua erantsi behar zaio.

Izangaiak ez badauka entitate eskudunak emandako egiaztagiri ofizialik, NAPIn proba egiteko aukera dauka. Erakunde horrek zehaztuko du lortutako puntuazioa, atal honen hirugarren lerroaldean ezarritako irizpideari jarraikiz.

Euskararen proba egin nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabide orokorrean.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Berriobeitiko Udalaren iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

8. oinarria.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: teorikoa. 30 galdera (test motakoak edo galdera laburrak) erantzunen dira, idatziz, II. eranskineko programako gaiei buruz.

Proba hori 0tik 30 puntura bitarte kalifikatuko da. Galdera guztiek balio bera izanen dute (puntu 1) eta 0,20 puntu kenduko dira oker emandako erantzunengatik.

Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez.

Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 lortu behar da gutxienez (15 puntu).

b) Bigarren ariketa: praktikoa. Lanpostuko zerbitzuekin zerikusia duten gaiei buruzko bi agiri edo gehiago prestatu beharko dituzte, epaimahaiak zer erabakitzen duen, horiexek.

Kasu praktiko bakoitzaren planteamendua idatziz edo ahoz edo ordenagailuz egiten ahalko du epaimahaiak. Bestetik, dokumentua eskuz edo ordenagailuz egitea eska dezake epaimahaiak.

Proba honetan baloratuko dira alderdi gramatikalak eta agiriaren aurkezpena, baita epaimahaiak ematen dituen datuak behar bezala jasotzea ere, proba ahoz egiten bada.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lor daitezke. Ariketa horiek egiteko 60 minutu izanen dituzte, gehienez ere.

Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 lortu behar da gutxienez (20 puntu).

8.2. Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez.

8.3. Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

9. oinarria.–Izangaien zerrenda eta izendapen proposamena.

9.1. Ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Berriobeitiko Udaleko iragarki oholean, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratzen dituen kalifikazioen batuketa eginen du. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

9.2. Gutieneko puntuazioa gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahaiak Berriobeitiko Udaleko alkateari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar eguneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) Zinpeko aitorpena, eta hartan adierazi ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.4. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.5. Aurreko 9.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, probak gainditzen dituztenen zerrendan, 9.1 atalekoan, hurrengoa den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

10. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aitzineko oinarrian aipatu hautapen prozedura buruturik, alkateak, ebazpen baten bidez, Berriobeitiko Udaleko administrari-ofizial izendatuko du hautapen prozedura gainditurik puntu gehien lortu dituen izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean jabetuko da lanpostuaz izangaia. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Berriobeitiko Udaleko administrari-ofizialaren lanpostuan, C mailakoan, lan-kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aitzineko oinarrian aurreikusi bezala jokatuko da.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo,

b) Aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2017ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

1.–Toki administrazioko organoak. Organo kolegiatuen funtzionamendua: Osoko Bilkura, Informazio Batzordeak.

2.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Nafarroako Toki Ogasunen baliabide motak.

3.–Udal zergak: Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, Ekonomia jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala, Trakzio mekanikoko ibilgailuen edo zirkulazioaren gaineko zerga, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, eta Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga edo gainbalioa.

4.–614/1996 Foru Dekretua, azaroaren 11koa: Ekonomia jardueren gaineko zerga kudeatzeko arauak.

5.–1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua onesten duena: biztanleria eta errolda.

6.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzkoa. Diru-laguntza publiko guztiendako xedapenak. Diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak.

7.–39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Printzipioak eta aplikazio esparruak. Administrazio prozeduraren faseak. Isiltasun administratiboa. Errekurtso administratiboak eta jurisdikzionalak Toki Administrazioan.

Iragarkiaren kodea: L1704772