102. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2017 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, azaroaren 2ko 60/2016 Ebazpena aldatzen duena.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 60/2016 Ebazpenaren bidez, toki mailako (Iruñeko barrutiko) lurreko telebista digitalaren lizentzia baten titulartasuna eta FMko irratiaren bederatzi lizentziena aldatzeko baimena eman zen. Lizentziak Abian Komunikazioa SL merkataritzako enpresari eman zitzaizkion 2013an, eta orain Abian Media SL izanen da titularra.

Xedapen zatiko lehen atalean, 89.90 FM frekuentzia esleitu zitzaion Aurizko irrati-lizentziari eta 89.90 FM frekuentzia Otsagabiko irrati-lizentziari.

Irrati-espektroa Planifikatu eta Kudeatzeko zuzendariorde nagusiaren 2017ko otsailaren 9ko idazkiaren arabera, zenbait akats daude aipatu ebazpenean emandako frekuentzietan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Azaroaren 2ko 60/2016 Ebazpenean atzemandako akats materialak zuzentzea. Aurizko estazioaren frekuentzia “89.90 MHz” dela dioen tokian “90.1 MHz” behar du, eta Otsagabiko estazioaren frekuentzia “89.90 MHz” dela dioen tokian, berriz, “89.8 MHz”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, irmo bihurtu ondoren.

3. Ebazpen hau Abian Komunikazioa SLri jakinaraztea eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari igortzea. Irmo bihurtu ondoren, Nafarroako Telekomunikazioen Ikuskapenerako Probintziako Burutzari eta Estatuko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroari ere igortzea.

4. Ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz.

Iruñean, 2017ko martxoaren 1ean.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pello Pellejero Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1704364