102. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03520 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: José Larrachea Echenique.

I.F.Z. zenbakia: 15769196 M.

Helbidea: Gartxitonea etxea-Arrazkazan auzoa Lekaroz-Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Artzubiko erreka (Azubi-1/0100/180/040).

Eskatutako emaria: 0,42 l/s-koa.

Tokia: Azpilkueta.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura motoponoa mugikor baten bidez hartuko da; ura 50 metroko luzerako hodi batetik jasoko du askaraino, bertatik 15 behik edateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko maiatzaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1705631