2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, C taldeko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena
2016ko abuztuaren 5eko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen C taldeko administrari-ofizial izateko lanpostu baten deialdia, lanaldi partzialekoa eta oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzekoa. Haren epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko apirilaren 27an, erabaki du Raquel Leoz Iribarren lanpostu horretarako izendatzea.
Agoitzen, 2017ko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.
Iragarkiaren kodea: L1705971