102. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ultzamako NA-10.206 ehiza barrutia berritzea

Ultzamako Udalak, 2017ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenengoa.–Ultzamako NA-10.206 ehiza barrutia berritzea. Ondoko hauek dira bertan sartu beharreko mugarteak: Ultzamako udalerria eta bere kontzeju guztiak (Arraitz-Orkin, Alkotz, Iraizotz, Eltzaburu, Auza, Suarbe, Larraintzar, Lizaso, Gorrontz-Olano, Zenotz, Eltso, Gerendiain (Eltso-Gerendiaingo fazeroa) eta Urritzola-Galain).

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia argitaratuz Udaletxeko iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren informazioari buruzko gainerako euskarritan (web-orria, UIA...), bertan ondokoa adieraziz:

1.–Espedientea Ultzamako Udalaren bulegoetan jarriko da jendaurrean, interesdunek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Aipatu epean, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izanen dute beren lurrak proiektatutako ehiza barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Hirugarrena.–Aurrekoak egin eta gero, ehiza barrutia berritzeko espedientea izapidetzen segituko du Ultzamako Udalak, horri dagokion araudiari jarraikiz.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko maiatzaren 11n.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1705968