2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Aldaketa Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Uxueko Udalak, 2017ko apirilaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzu emateko eskubide eta tasak arautzen dituen Udalaren ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, gutxienez ere hogeita hamar egunean, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, egoera hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.
Uxuen, 2017ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
Iragarkiaren kodea: L1705966