102. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa 2017ko lehen seihilekoari dagokionez borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2017ko ekainaren 28an bukatuko dela lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren (landa-lurra eta hiri-lurra) 2017ko lehen seihilekoari dagokionez igorri diren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Banco Popular-en eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1705954