2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Ordenantza fiskaletako aldaketa. Behin betiko onespena
Igantziko Udalak, 2017ko martxoaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen duen ordenantza fiskala.
Onesteko erabakia 2017ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30ean, argitaratu zen eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Igantzin, 2017ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Ordenantza fiskala, kirol instalazioak
erabiltzeko prezio publikoa arautzen duena
1.–Udalak kudeatzen duen igerileku estali gabea:
Denboraldiko abonamenduak:
Herrian erroldatuak:
–18 urtetik gorakoak: 48,00 euro.
Herrian erroldatu gabeak:
–18 urtetik gorakoak: 75,00 euro.
–18 urtetik gorakoak eta auzolana egitera behartuak daudenak, indarrean dagoen ordenantzaren arabera: 48,00 euro.
Gainerako bonoak eta eguneroko sarrerak berdin mantentzen dira.
Iragarkiaren kodea: L1705939