1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan goi mailako tituludun lanpostuetan aritzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenden aurka.
Carlos Arriazu Antón jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du deialdietan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 845/2017 Ebazpenaren aurka (2017ko apirilaren 4an argitaratuak), goi mailako tituludun lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda (bata aldi baterako kontratatuta eta bestea prestakuntzan, zerbitzu berezien egoeran) eratzeko prozeduran, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan gertatzen diren beharrak betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2017ko maiatzaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1706087