102. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, Anaia Diego kaleko 33. zenbakian igogailua jartzeko 7,20m² desjabetzeko, onetsitako Plan Bereziaren exekuzioaren ondorioz. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2017ko maiatzaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen plan berezia behin betiko onesteak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea, saltoki bat desjabetuta, hiri honetako Anaia Diego kaleko 33. zenbakian igogailua paratzeko.

–Finka: 510. lurzatia, 3. poligonoa. 3. azp., 1. UU.

–Desjabetu beharreko azalera: 7,20 m².

–Jabeak:

  • Delia Gutiérrez Tambo.
  • Bárbara Val Gutiérrez.
  • Gerardo Val Gutiérrez.

Osoko bilkuraren aipatu erabakian deklaratu zen, orobat, ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dagoen lurra okupatzeko beharra.

Lizarran, 2017ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1706138