2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Laburpena, Berriozarko Udalaren “Francisco Casanova’’ Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzen deialdiarena. 2017/2018 ikasturtea
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index), BDNS (Identifikazioa): 347178.
–Oinarri arautzaileak.
Laguntza hauek eskatzen ahalko dituzte Udalaren ‘’Francisco Casanova’’ Musika Eskolan 2017/2018 ikasturtean musika ikasketa hauek egiten ari diren Berriozarko ikasle guztiek.
Laguntzek familiei neurri batean sostengua ematea dute xede, gisa honetako ikasketen gastuak finantzatu ditzaten.
–Eskabideak aurkeztea.
Interesdunek beren eskabidea eta aipatzen diren gainerako agiriak Berriozarko Udalaren Herritarrendako Harrera Bulegoan (Euskal Herria, 1), goizeko 8etatik 14etara, aurkeztuko dituzte, edo bertzenaz erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/es/index.aspx), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz, eta hori 15 egun naturaleko epean eginen dute, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza jasotzeko:
- Berriozarko Udaletxean eskuratuko den eredu ofizialaren arabera betetako eskabidea.
- 2016ko PFEZaren aitorpen bateratuaren fotokopia osoa, edo bi ezkontideena, edo dagokion administrazioaren ziurtagiria, PFEZaren aitorpena egitera beharturik ez daudenen kasuan.
- Familia unitateak, beharturik ez dagoelako, PFEZaren aitorpena egin ez badu, eskabideari ondoko hau erantsiko zaio:
- Ogasunaren ziurtagiria edo dokumentua, familia unitatea osatzen duten pertsona guztien 2016ko datu fiskalei dagokiena, edo PFEZaren aitorpenaren zirriborroa.
- Familia unitateko kideak zehazteko behar diren agiri guztiak.
- Eskatzailearen izenean dagoen banku edo aurrezki kutxako libretaren lehenbiziko orrialdearen fotokopia.
- Eskatzailearen helbide elektronikoa.
Berriozarren, 2017ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Raúl Maiza.
Iragarkiaren kodea: L1706130