123. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta kargutik kentzea

Udal honetako alkateak, 2017ko ekainaren 12an, 545/2016 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

“Tokiko Gobernu Batzarreko kide Fermín Tarragona Castrok bere lan egoera aldatu dela jakinarazi dit. Hori dela eta, bileretara joan ezinik eta kideen betekizunak bete ezinik dagoenez, Fermín Tarragona Castrok berak espresuki eskatu du bere burua kargutik kentzeko eta ordezteko.

Alkatetzaren ekainaren 15eko 497/2015 zenbakiko ebazpena jasota, udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena xedatzen baitu.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz, ondoko hau ebatzi dut:

1. Fermín Tarragona Castro Tokiko Gobernu Batzarreko kargutik kentzea, eta bihotzez eskertzea horretan orain arte emandako zerbitzuak.

2. M.ª Lourdes Lozada Aguilera Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

3. Ebazpen hau Fermín Tarragona Castrori jakinaraztea, bai eta M.ª Lourdes Lozada Aguilerari ere, kargua onartzeko.

4. Aipatutako izendatzearen eta kargu-uztearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta Udalaren iragarki taulan ikusgai jartzea ere.

5. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten den lehenbiziko bilkuran.

6. Egindako izendatzeak eta kargu-uzteak indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean”.

Burlatan, 2017ko ekainaren 13an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1707244