2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aurrekontua aldatzen duen 3/2017 espedientea.
Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2017ko maiatzaren 12an ospatutako ez-ohiko eta presazko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontua aldatzen duen 2017/3 espedientea, kreditu-gehigarriak baitira.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Altsasun, 2017ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1706020