102. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa.

GASTUAK:

Kreditu-gehigarria.

1510-6090001 partida. Plaza Berria egokitzeko obrak. Zenbatekoa: 20.000 euro.

Gastuak, guztira: 20.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzaketa.

870.00 partida. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 20.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 20.000 euro.

Aberinen, 2017ko maiatzaren 16an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1705942