2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, Udalaren lorezaintzako ofizial (C mailakoa) izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Zizur Nagusiko alkateak, 2017ko maiatzaren 11n, 304 zenbakiko dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:
“Onestea ondoko deialdiaren izangai onartu eta baztertuen zerrenda: Zizur Nagusiko Udalaren lorezaintzako ofizial (C mailakoa) izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzekoa. Horrekin batera zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko erabakitzea.
Zizur Nagusiko Udalaren lorezaintzako ofizial (C mailakoa) izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiaren 4.1 oinarrian xedatuari jarraikiz, eskabideak aurkezteko epea amaituta, bidezko da izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea, bai eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere. Deialdia, Tokiko Gobernu Batzordeak 2016ko abenduaren 16an onetsita, 2017ko martxoaren 2ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:
–Onartuak:
ARANGUENA PLAZA, JULEN
GARCÍA RODRIGUEZ, IVAN MANUEL
MEZQUIRIZ OROZ, SILVIA
GAMBRA URIZ, IÑIGO
–Baztertuak:
MARIN GARCIA, MAITE
B1 motako gidabaimenaren kopia konpultsatua ez aurkezteagatik (deialdiaren 3.2.b oinarria).
ROLDAN PEREZ, EDUARDO
B1 motako gidabaimenaren kopia konpultsatua ez aurkezteagatik (deialdiaren 3.2.b oinarria).
Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.
Zizur Nagusian, 2017ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1705860