2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, Udalaren obretako ofizial (C mailakoa) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Zizur Nagusiko alkateak, 2017ko maiatzaren 11n, 305 zenbakiko dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:
“Onestea ondoko deialdiaren izangai onartu eta baztertuen zerrenda: Zizur Nagusiko Udalaren obretako ofizial (C mailakoa) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzekoa. Horrekin batera zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko erabakitzea.
Zizur Nagusiko Udalaren obretako ofizial (C mailakoa) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiaren 4.1 oinarrian xedatuari jarraikiz, eskabideak aurkezteko epea amaituta, bidezko da izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea, bai eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere. Deialdia, Tokiko Gobernu Batzordeak 2016ko abenduaren 16an onetsita, 2017ko martxoaren 3ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:
–Onartuak:
DE LA VILLA CASADO, LORENZO
–Baztertuak: bat ere ez.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.
Zizur Nagusian, 2017ko maiatzaren 12an.–Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1705859