2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdiak, pintura lantaldeko ofizialaren lanpostua eta nominetako erdi-mailako tituludunaren lanpostua aldi baterako betetzeko
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko maiatzaren 18an emandako Ebazpenen bidez, honako deialdi hauek onetsi ditu:
–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Gizarte-enpleguko pintura lantaldeko ofizial lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
–Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, nominetako erdi-mailako tituludun lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta bulegoetan.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 18an.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: L1706123