102. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1309/2017 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, organo beraren apirilaren 18ko 1094/2017 Ebazpenaren I. eranskina aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko deialdia egiten da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko deialdia egiten da.

Aipatutako ebazpenaren I. eranskinean 2017ko ekainaren 30ean zuzendaritzako lanpostuak hutsik izanen dituzten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoak agertzen dira. Horren ondorioz, lanpostu horiek izendapen librearen bidez betetzeko dagokion prozeduraren deialdia egiten da.

Egiaztatuta eranskin horretan akatsa dagoela, Iruñeko San Juan-Donibane IB agertzen baita. Izan ere, ikastetxe horretako zuzendaritza taldeak agintaldia bukatuko du 2020ko ekainaren 30ean. Beraz, bidezkoa da eranskin hori aldatzea.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 18ko 1094/2017 Ebazpenaren I. eranskina aldatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko deialdia egiten da. Honela geldituko da idatzita:

I. ERANSKINA

2017ko ekainaren 30ean zuzendaritza hutsik izanen duten ikastetxeen zerrenda

IZEN BERARIAZKOA

HERRIA

Sakana LH IIP

Altsasu

Elizondo Lanbide Eskola IIP

Elizondo

IB Politeknikoa

Lizarra

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Imarkoain

Hezitzaile Eskola II IB

Iruña

ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

Donapea IIP

Iruña

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 9an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.

Iragarkiaren kodea: F1705935