100. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 8an emandako 1205/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez arautu da diru-laguntzak nola eman Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei, inbertsioen bidez enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 346144.

Lehena.–Onuradunak:

a) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ofizioz eta behin-behinekoz laneratze enpresa gisa sailkatutako gizarteratze eta laneratze zentroak.

b) Behin-behinekoz sailkatu zirenetik gutxienez ere 2 urtez funtzionamenduan diren gizarteratze eta laneratze enpresak.

Bigarrena.–Xedea:

Nafarroako laneratze eta gizarteratzeko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak eta betebeharrak arautzea, inbertsioak egin ditzaten.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Deialdi honen eranskinetan daude eskuragarri, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Deialdi honetarako 100.000 euroko zenbatekoa izanen da gehienez.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1705763